Light Mode

Edukira joan

Grokipedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grokipedia
Datuak
Motajakintza-basea, online entziklopedia eta AI-generated content (en)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
KudeatzaileaxAI
JabeaxAI
Historia
Sorrera2025eko urriaren 27a
Sortzailea
webgune ofiziala
Elon Musk, proiektuaren sortzailea.

Grokipedia lineako entziklopedia proiektu eleaniztun bat da, xAI-k administratua. 2025eko urriaren 28an, 0.1 bertsioa atera zen kontsultarako. Elon Musk xAi-ren CEOaren arabera, Grokipediaren helburua <>.[1]

Grokipedia, une honetan (2025eko azaroan), ingelesez eskuragarri dago soilik, 800.000 bat sarrerarekin. Haren funtzionamenduaren xehetasunak oraindik ezagutzen ez badira ere, entziklopediaren bisitariek edizioak iradoki ditzakete formulario emergente baten bidez informazio okerraren zuzenketa eskatzeko, baina Wikipediak eta wikietan oinarritutako beste entziklopedia batzuek ez bezala, ezin dute zuzenean artikulurik editatu.[2]

Badirudi Grokipediak Wikipedia erabat imitatuko duela, logoetatik hasi eta zerbitzu osagarrietaraino; izatez, orain funtzionatzen duten bilaketek Wikipediako edukia hitzez hitz ematen dute, ez Grokipediak prestatutako ezer.[2]

Elon Muskek, enpresaburu eta xAIren sortzaileak, Grokipedia Wikipediaren alternatiba gisa aurkeztu zuen, azken horren <>.[3][4]

Larry Sanger Wikipediaren sortzaileetako batek iritzi positiboak adierazi zituen webgunearen jaurtiketaren karira;[5] Jimmy Wales beste sortzaileetako bat, berriz, eszeptiko agertu zen eta zera esan zuen: <ChatGPT eta beste LLM batzuk ez direla behar bezain onak wiki sarrerak idazteko>>. Gainera, webgunearen neutraltasuna (0.1 bertsiotik 2025eko urriaren 28ra) zalantzan jarri dute beste iturri askok.[6]

Izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza Marten hitz egiten den alegiazko hizkuntza batetik omen dator: zehazki, "grok" izenetik (<> esan nahi du), edo "to grok" aditzetik, fikziozko hizkuntza hartan <> esan nahi duena eta, hedaduraz, <>, <>, <>, <>.

Terminoa berehala bihurtu zen zientzia fikzioaren zaleen, hippyen eta hacker informatikoen gustuko, eta geroztik Oxford English Dictionary hiztegian sartu da, besteak beste.[7] Fikziozko martetar hizkuntza Robert A. Heinleinen Stranger in a Strange Land ("Kanpotarra lur arrotzean") zientzia-fikziozko eleberrirako sortu zen, 1961ean argitaratua.[8]

Forbes aldizkariak nabarmentzen duenez, Wikipedia lankidetzaren bidez lan egiten duten giza autore eta editoreen lanean oinarritzen da, baina Musken alternatiba xAI-ko Grok-ek sortutako eta "egiaztatutako" artikuluek osatzen dute. Adierazten dutenez, halaber, <PlayStation 5, Lamborghini edo Advanced Micro Devices orriek Wikipediako sarreren kopia ia hutsak dirudite>>.[9]

Datuen edukiaren zati bat Muskek eta Parag Agrawal Twitterreko zuzendari exekutibo ohiak genero-trantsizioari buruz dituzten iritziekin bat datorrela ikusi da.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. | (Gaztelaniaz) Roldan, Vivien Doherty Luduvice, Alvaro Gonzalez. (2025-10-18). <> El Pais (kontsulta data: 2025-11-06).
  2. | a b <> Argia (kontsulta data: 2025-11-06).
  3. | (Ingelesez) Alvarez, Simon. (2025-10-28). <> TESLARATI (kontsulta data: 2025-11-06).
  4. | Aizu!. (2025-10-31). <> www.aizu.eus (kontsulta data: 2025-11-06).
  5. | (Ingelesez) Alvarez, Simon. (2025-10-28). <> TESLARATI (kontsulta data: 2025-11-06).
  6. | (Ingelesez) Jeyaretnam, Miranda. (2025-10-28). <> TIME (kontsulta data: 2025-11-06).
  7. | (Ingelesez) SmythOS - Grok Origin: The Significance of 'Grok' in Modern Language. 2025-01-21 (kontsulta data: 2025-11-06).
  8. | (Portugesez) Vieira, Laura. (2025-10-05). <> Xataka Brasil (kontsulta data: 2025-11-06).
  9. | (Ingelesez) Ray, Siladitya. <> Forbes (kontsulta data: 2025-11-06).
  10. | (Ingelesez) <> The Washington Post 2025-10-27 ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2025-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola